XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nazionalismoak

Xabier Gereño

Begi bistan da nazionalismoa indarberriturik ari dela Europan zehar mugitzen.

Ekialdeko Europan, nazionalismoaren eraginez, apurtu egin dira Sobiet Batasuna, Txekolobakia eta Yugoslabia.

Europako Mendebaldean, oraingo Estatuen defentsa hartu duten nazionalistek, Europa batuari oztopoak jartzen ari dira, Bruselas-eko burokrazia eta Maastricht-eko akordioa aitzakia bezala hartuz.

Aztertu dezagun labur Mendebaldeko nazionalismo estatalista hori.

Susmatzekoa zen, Europako batasunak aurrera egingo zuen neurrian, nazionalismo estatalistak gero eta gogorrago burrukatuko zuela europearron elkartasunaren aurka.

Ez dute nahi oraingo Estatuek subiranotasuna galdu dezatela.

Espainia sortu zenean, garai hartako erreinu eta lurralde subiranoek galdu egin zuten subiranotasunetik zerbait, Estatu berri eta handiagoa eraikitzeko.

Orain berdin gertatuko da Europa mailan.

Ezin daiteke, inolaz ere, Europako Komunitatea eraiki, oraingo Estatuek bere subiranotasunetik zerbait galdu gabe.

Maastricht-ek hori suposatzen du, Estatu bakoitzak bere subiranotasunetik zerbait galtzea, Super-Estatu berriari emateko.

Europa berria egiteko ez dago beste biderik.

Eta batasun ekonomikoak ez du aurrera egingo batasun politikorik gabe.